Honako hauek osatzen dute Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI): haren parte diren eragile publiko eta pribatu guztiak, eta horrekin batera, erlazioak, koordinazio egiturak eta elkarlanerako lanabesak, hots, Nafarroan ikerketa, transferentzia, balorizazio eta berrikuntza arloko politikak planifikatzea, kudeatzea, betetzea eta haien jarraipena egitea ahalbidetzen dutenak.
Honako hauek dira Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileak: sistema horretan finantzaketa, exekuzio edo koordinazio eginkizunak betetzen dituzten eragile publiko eta pribatu guztiak, edota ikerketari, balorizazioari, transferentziari edo berrikuntzari euskarria ematen diotenak.